EMS INTEGRAL > Zer da EMS integrala?

EMS giharren estimulazio elektriko bat da. Frekuentzia zehatz bateko inpultsu elektrikoen bidez, giharra uzkurtu egiten da.

EMS integrala muskulaziorako eta tonifikaziorako sistema baliagarri bat da, errehabilitazio eta kirol-prebentzio tresna interesgarria izateaz gain.

Inpultsuak, elektrodo sistema baten bidez, azalean sortzen dira. Entrenamendurako txaleko berezi bati esker, giharrak zuzenean estimulatzen dituzte, hauen uzkurdura sortuz.

Elektro-estimulazio integralak frekuentzia baxuan 300 gihar une berean eragiten ditu, beraz intentsitate handiko lana egingo dugu, gure artikulazioek sufritu gabe eta lesioak izateko aukerak ezabatuz.

Laburbilduz, modu oso baliagarria da giharrak indartzeko, pisua galtzeko eta gantza erretzeko. 20 minutu inguruko saio batek 3 edo 4 orduko ariketa fisikoaren balioa du!



HELBIDEA

  • Polideportivo Manteo
  • Calle de Rodil, 8
  • 20.013 Donostia-San Sebastián





  • Polideportivo Zumarraga
  • Av. Urdaneta, 1
  • 20.700 Zumarraga







  • Usabal kiroldegia
  • Usabal, 25A
  • 20.400 Tolosa

KONTAKTUA