AURKEZPENA

EMS Donostia sortu berri den enpresa bat da, kirolaren munduarekin erlazio eta eskarmentu handia duen pertsonez osatua, eta EMS integrala programa berritzailea Donostian eskaintzen duena.

Astean 20 minutuko saioetan –uneoro entrenatzaile pertsonal espezializatu batek zainduta- EMS (Giharren estimulazio elektrikoa) teknologiak 300 gihar baino gehiagoren aktibazio bateratua bultzatzen du. Horregatik, 20 minutuko EMS saio batek 4 orduko ariketa fisikoaren balio bera du.

Nazioarteko kirolari handi askok (Pau Gasol, Usain Bolt edo Rafael
Nadal besteak beste) eta aktore edo modelo ezagun batzuek (Nieves Álvarez edo Paula Echevarría, adibidez) EMS integrala erabiltzen dute euren entrenamenduetan.

Ezagutu ezazu zeuk ere EMS integrala eta izan zaitez lehenengoa bere onurez jabetzen, Kirol-ingenieritzaren mirari berri eta benetazkoa da XXI.mendeko entrenamendu hau.

Eta zugan eta zure erosotasunean pentsatuz, zerbitzu hau gure instalazioetan edo zeure etxean bertan jaso dezakezu.

Anima zaitez, hurbildu eta ezagut gaitzazu. Zeure buruak eskertuko dizu.



HELBIDEA

  • Polideportivo Manteo
  • Calle de Rodil, 8
  • 20.013 Donostia-San Sebastián





  • Polideportivo Zumarraga
  • Av. Urdaneta, 1
  • 20.700 Zumarraga







  • Usabal kiroldegia
  • Usabal, 25A
  • 20.400 Tolosa

KONTAKTUA