Denbora aurreztuko duzu
Astean 20 minutu besterik ez dituzu behar izango, gihar guztiek batera lan egiten baitute.
Emaitzak nabarmenak dira. Kirol saio arruntekin astean hiru saio beharko zenituzke (ordu eta laurden, ordu eta hiru laurden artekoak) emaitza bera jasotzeko.
Giharrak sendotu eta indartzen ditu.
Elektrodoak zuzenean gorputzean kokatuta daude, gihar multzo garrantzitsu bakoitzean, inpultsu guztiak behar den lekura helduz.
Bizkarreko arazoak saihesten ditu.
Bizkarrezurrean zehar jantzian elektrodoak daudenez, hemengo muskuluek ere (oso gutxitan landuak daudenak) lan egiten dute. Horrela muskuluak sendotuz doaz eta bizkarreko arazoak murrizten dira.
Lortu gorputzeko gantz kopuru egokiena
Indartze entrenamendu eraginkorra izanik, EMS integral sistemak gorputzak kaloriak erretzeko modua bideratzen du, pisua eta soberan dugun gantza galtzeko tresna baliagarria bilakatuz.
Artikulazioak arintzen ditu
Inpultsu elektrikoek zuzenean giharrean lan egiten dutenez, ez dago presiorik artikulazioetan. Beraz, hauek ez dute lesioak jasateko arriskurik, ohiko ariketekin gertatzen den bezala.
Gihar-sistema orekatzen du.
Elektrodoen bidez gihar multzo guztiak edo bakan batzuk eragin daitezke. Horrela gorputzeko giharrik ahulenak bereziki indar daitezke hori bada gure helburua.
Odol-zirkulazioa hobetzen du
Inpultso elektrikoek inguruko ehunetako zirkulazioa hobetzen dute, sendatze prozesuak azkartuz eta azalaren eta gorputzaren zahartzea motelduz.
Erlaxatzen eta antsietatea ezabatzen du.
Ariketen ondoriozko onurak gogo-aldartean: bizitasuna berreskuratu, autoestimua, antiestresa… Eta gainera osteoporosiaren agerpenaz babesten du, hezurrak sendotzen ditu eta sindrome metabolikoak hobetzen ditu.
Abantaila hauek eta beste batzuk EMS integralaren praktikaren bidez ezagutuko dituzu.