Entrenamendurako kotoizko jantzi bat emango dizugu saio bakoitzean. Zeure arropa ekarriz gero, oso inportantea da kotoizkoa izatea eta ukondo eta belaunak estaltzea.
Saioa hasi aurretik, azpiko jantzia urez hezetuko zaizu gihar multzoen inguruan, inpultsu elektrikoen trasmisioa areagotzeko.
Adostutako programa aukeratu ondoren, 20 minutuko entrenamendu saioa hasiko da, entrenatzaile pertsonalak lagunduta.
Saioaren ondoren, proteina irabiatu edo edari isotoniko bat eskainiko dizugu.